XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

URTUBI

Lapurretak, hilketak...

Lapurdin ez da iadanik justiziarik.

LANCRE

Hori dena kausa beraren ondorioa da.

Deabruaren gauzak dira horiek eta sorginkeria itotzen badugu berehala konponduko dira beste arazoak ere.

AMOU

Horrela pentsatzen dut nik ere, Lancre jauna, ados gara horretan.

LANCRE

Honuntz etortzeko gomendioa jaso bezain laister hasi nintzen Bordelen bertan, Lapurdiko Herriaz ikertzen eta zalantzarik ez dut hemengo gaitz guztien iturburua zein den: sorginkeria.

AMOU

Jaunok, hain bidaia luzearen ondoren gose eta egarri izanen dira noski, afaldu aurretik zerbait ekar dezatela esatera noakizue.

(Amou irteten da.

Beste guztiak jarri egiten dira.)

URTUBI (Lancreri)

Lancre jauna, nik ez dut dudatan jartzen sorginkeriaren garrantzia eta bere ondorioz etortzen diren kalteak; hala ere nire aburuz ez da arazo guztien iturburua hor agortzen.